ELAI SERBITZUAK S.L. ko langileek 3 greba egun arrakastatsu egin dituzte

imagen

ELA Sindiktua.- Martxoaren 21-22-23an greba egin dute langileen 100%. ez da lorezaintza zerbitzurik egon Hondarribiko udaletxean.

Hitzarmen propioaren aldarria egin dute, bai Hondarribiko herrian, baita Hernanin enpresak duen egoitzan ere. Udaletxeari exijitu diote beraien langileak zaindu ditzan, langileak Hitzarmen propiorik gabe dauzkatela eta horrek enpresaren mende uzten dituela.

Bestalde, enpresari mezu argi bat bidali zaio. Hondarribiko lorazainek, berezko Hitzarmena nahi dute, trikimailurik gabe eta Hondarribiko lan baldintzak arautuko dituena.

Negoziaketarik egon ezean, motozerra hotsak berriro kaleak astinduko dituela argi utzi dute.

Etiquetas: