Datorren ekintzak

Gipuzkoako aberastasunaren gaineko zerga: isiluneak eta argudioak

Hush!Isidro Esnaola Herrero. Gipuzkoako Foru Aldundiako Zerbitzuetako eta Zerga Heziketako zuzendari nagusia.- Harrigarri samarra izan zen Gipuzkoan aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zerga aurkeztean eztabaida apala egotea. Orain, ordea, deigarria da zerga horren inguruan espantuka hasi izana. Gainera, uholdeka datoz imintzioak:. isilune luze baten ondorioz, adierazpen eta baieztapen kritikoen andana dator; batzuek, gainera, erabat mespretxatzen dute zerga hori. Ikusirik zer ordenatan etorri diren adierazpenak, bultzada politiko bati jarraitzen diotela dirudi.

Kiroldegietako kudeaketaren inguruan kiroletako delegatuak egindako adierezpenei erantzuna

Irungo EH Bildu.- Guztiongatik jakina da kiroldegietan ere ikasturte berria abian dela eta beste urte batez bertan ikastaro andana abian jarriko direla.

Pedro Alegrek aste honetan bertan egindako adierazpen batzuetan kiroldegiek bizi duten egoera hobera doala esan du, eta hori Bidasoa XXI-k egindako kudeaketari esker dela adierazi zuen.

Bidasoaldea, egongela ala pasabidea?

IMG_4140.JPGBea Arana.- Bidasoaldean Txirrinka bezalako ekimenen behar larria dugu. Beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko premia sentitzen dugu hemengo lurralde antolaketarekin bat ez gatozenok. Erakunde guztiek, bertakoek izan edo nazionalek, irtenbiderik gabeko norabidea jarraitzen dute: lurraren okupazio bortitza eta zonaldearen artifizializazio orokorra. Eta oinarrian dagoen galdera zera da: nori egiten diote mesede hemengo eta hango jauntxoek planifikatzen dituzten egitasmoek? Hemengo jendearen beharrak  hartzen dituzte kontutan edo ekonomia kapitalista globalizatuaren aginduak jarraitzen dituzte itsuki?

Debalde ateratzen ote da ikastolak lohitzea?

Iduri du Jean Lassalle politikari frantsesak gezurretan eta difamazioetan zenbait tertuliakide, idazle eta politikari espainiarren parean ibili nahi duela ikastolei eta euskaldunoi oro har eraso egiteko tenorean. Erasook, beste batzuk ez bezala, zigorrik gabe gelditu ohi dira (fiskal eta epaileen oniritzi eta inhibizioarekin).

Jean Lassallek dio "ikastola batzuetan armen erabilera ikastea" zutela "lehentasuna"