Bizitzaren eta osasunaren babesa gure helburu nagusia da
TXINGUDIKO Pentsiodunen Mugimendua.- Hiritar guztiok, oro har, ardura handiz ahalegindu gara, eta, bereziki pentsiodunok, osasun agintarien aholkuak betetzen; eta horri esker deseskalatze edo arintze faseetan sartzen hasi gara. Baina, erne eta erantzukizun handiz jokatzen jarraitu behar dugu, argi baitago Covid-19 kontrolatu gabe dagoela.


Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Pandemia sekulako kolpea izan da gizarte guztiarentzat, eta bereziki, askoz gogorragoa izan da adinekoentzat. Lerro hauen bitartez, TPM Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak begirune osoa eta dolumina iritsarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta gertukoei, kontuan izanik hildako asko eta asko pentsiodunak zirela. 
