Datorren ekintzak

Abotsanitz. 2019ko Hondarribiko Alardea

Logo AbotsanitzAbotsanitz.- Iristear dira herriko jaiak, eta azken urteotan egin izan dugun bezala, Alardeari buruzko gogoeta plazaratu nahi dugu Abotsanitzeko kideok aurten ere. Urte berezia izan da, udal hauteskundeak izan direlako. Gure programan argi azaldu genuen ez dugula jarrera absolutistarik hartuko, konponbidera eramango gaituen prozesuaren aldeko jarrera baizik. Ez dugu elikatu nahi “garaile eta galtzailearen” dikotomia. Prozesu bateratzaile batean sinisten dugu, hondarribiarren ondarea den Alardea herritar denona egiteko balioko duen prozesuan, hain zuzen ere. Eta uste dugu gure proposamen honek herritar multzo handi baten babesa jaso duela, udalean oposizioko lehen lekua indartuz eta zinegotzi bat gehiago lortuz.

Zaldunborda Gaina Dela eta, oposizioko taldeen erantzuna gobernu taldeari

Author: JoxemaiAbotsanitz, PSE-EE eta EH Bilduk, Hondarribiko Udaleko oposizioko taldeok erantzun nahi diogu Gobernu taldearen komunikatuari; izan ere, ausarkeriaz eta fede txarrez jokatu dugula leporatzen baitzaigu Zaldunbordan makro Outlet proiektuaren inguruan hasitako jarduketa batzuk salatzeagatik.

Hurrengo astelehenean, hilak 27, Abotsanitz Udal Taldeko kideek Hondarribiko Bake-epaitegian deklaratu beharko dute

Montai. Foto: AbotsanitzAbotsanitz.- 2019ko abenduaren 11an Hondarribiko udal gobernuaren kontratazio irregularrak salatu zituen Abotsanitzek prentsaurrekoan, baita irregulartasun horien onuradun nagusi den Montai enpresa taldeko arduradun Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela.

Artiako lagunak 500 sinaduretara iritsi dira

47 zuhaitzen mozketa Irunen500 sinadura lortu ditugu! Mila esker zuen sinadura eta laguntzagatik.

Artiako lagunak-Amigos de Artia.- Berriak ditugu: Jon Ugarte, Irungo udaletxeko Hirigintza, Garapen Jasangarria, Mugikortasuna, Bide Publikoa, Obrak eta Udaltzaingoko Batzorde Infomatiboko kide eta zinegotziak oraingo eskaileren lanetatik Azken Portu kiroldegiko eskailera elektrikoetaraino dauden 55 ezkiak ez dituztela moztuko ziurtatu digu. Halaber, datozen egunetan 47 ezkiak moztea justifikatzen duen txosten teknikoa erakutsiko digula ziurtatu digu. Txostena entregatzen denean, teknikari batekin aztertuko dugu eta gure proposamenak egingo ditugu bilkura batean.