Datorren ekintzak

Etxebizitza maileguetarako, beraien senideak abalatu zituzten pentsiodunak, jada ordaindua duten etxebizitza gal dezakete

fotoGipuzkoa STOP Kaleratzeak .- Gaur, mailegu betearazpen eta etxe kaleratzeek dakarten beste aurpegi bat erakutsi nahi dizuegu. Nere alboan dauden pertsona hauek, guraso abalista dira, aitona-amona abalista. Beraien delitu bakarra, higiezinen burbuilaren unerik gorenean, beraien seme-alabek mailegu hipotekario bat lortu zezaten, beraien etxebizitza berme bezala jartzea izan delarik. Garai hartan, agintean zegoen gobernuaren baimenarekin, banketxe eta enpresa tasatzaileek maileguen prezioak puzten zituzten eta etxebizitza bat erosi nahi zutenek senideen etxebizitza abal bezala jartzera behartzen zituzten, kasu askotan jada ordainduak zeuden etxeak zirelarik.

Gipuzkoar-hamarrek dute izango dute gehiegizko klausularik duten bere hipoteketan zehazteko judizioak

fotoSTOP Desahucios.- 1/2013 Legearen onartzearen ostean, gehiegizko klausulak salatzeko epea (hilabete batekoa legea onartu eta gero) ilegala zela salatu zuten PAHk eta STOP KALERATZEAK kolektiboek. Hala ere, “larrialdeetarako kit” bat prestatu zen prozedura hipotekario bat irekia zuten pertsonek epaitegietan jardun ahal izan zezaten.

Martxoaren 14ko Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren sententziak, ainbatetan salatutakoa berretsi Gipuzkoako eskualde desberdinetako 6 epaitegietan EZOHIKO OPOSAKETA SESIOEN ahozko saioak ospatuko dira entitate finantziaroek inposatutako hipoteka kontratuen GEHIEGIZKO KLAUSULAK salatzeko.

Mankomunitateko lehendakariak egindako adierazpenei erantzuna

logotipoaIrungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk ulertezintzat jotzen ditu mankomunitateko lehendakariak tasen aurrean egindako adierazpenak.

Atzo, mankomunitateko batzar nagusira ur eta hondakin tasak onartzera eraman ziren. Bertan, hondakinen tasetan berrikuntza bat aurkezten zen: hondakin organikoaren bilketan parte hartzen dutenak eta parte hartzen ez dutenen artean etxeetako tasa bereiztea. Jakina denez, Mankomunitateak azken hilabete hauetan hondakin organikoa biltzeko sistema eskualde guztira zabaldu du eta eskualdeko etxebizitzen erdiak eman du izena.

Irungo EH Bilduren erantzuna kartel eta panel garbiketaren datuen aurrean

fotoIrungo EH Bildu.- Irungo EH BILDUk egungo Udal gobernuak gatazka ezberdinak konpontzeko duen gaitasun eza agerian jarri nahi dugu beste behin.

Gaur ezagutu dugun berriak, kale garbiketak hiritarrontzat duen kostuak, hala erakusten du.

Denboran irauten duen arazoa izanik eta dituen kostuak ezaguturik, hiritarrak "incivicos" deitu eta isunekin mehatxatu beharrean arazoaren errora jo beharko genuke.