JAIAK HERRIAN!!!!!!!

Jada jakingo duzu Irungo udal gobernuak jaietako Moskuko gunea FICOBA-ra eraman nahi duela. Hori ekidin nahian tabernariak, eragile sozialak, elkarteak eta norbanakoak mugitzen ari dira.
EH Bilduk ere bilera zabal bat burutu zuen martxoaren 20an eta bere jarrera publikoki azaldu du azkenekoa atzo bertan. Bide horretan eta EH Bilduk egindako bileran SAC-en erregistro bidez eskaerak sartzea proposatu zen eta horri bide emanez eredu bat bidaltzen dizuegu (Hemen deskargatzea).
Zer egin horrekin? Lehenik eta behin zuen izenarekin bete eta SAC-en edo internet bidez erregistratu. Horretaz gain, zuen lagun eta kontaktuei bidali beraiek berdina egin dezaten.
- Gehiago irakurriJAIAK HERRIAN!!!!!!! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Aurtengo maiatzaren lehenean Oarso Bidasoako LAB Irunen egongo gara “langileok erabaki Euskal Herriak erabaki dezan” lelopean.
