Datorren ekintzak

Lotan zegoen amets gaiztoa esnatu da!!!

argazkiaAspaldi ez genuen AHTren berri Irunean. Bazirudien mehatxua ahaztuta zegoela, eta krisia dela eta ez zela honera inoiz iritsiko…Baina ikerketa informatiboa hemen dago  jadanik, eta AHT beti aldarrikatu duen  Irungo udala ez du ematen oso pozik dagoela iritsitakoarekin. 

Beti esan digute instituzioetatikan AHTk aurrerapena, modernizazioa, aberastasuna eta onurak ekarriko zituela. Irungo kasuan Udalak beti saldu digu AHTrekin batera Tren Eremu Berria zabalduko zela Irunen hiria kohesionatuagoa izateko. Eremu berri horetan AHT, Eusko Tren, aldiriko trena eta bus geltokia kokatuko lirateke, eta horrrekin batera hirigintza operazio erraldoia martxan jarriko zela hiriaren erdian. Horrela. “trenbideen hondartza” deitutakoa hiritarrontzako berreskuratuko zela, edo hobe esanda hiritar batzuen negozioetarako, hirigintza birmoldaketarekin batera espazio publikoaren merkantilizazio zahar berria aurrikusita baitzegoen.