Irungo Bildu, Udal eraikin publikoei izena jartzeko proposamena
Duela aste batzuk San Juan plazako liburutegiaren izendapen prozesuan Irungo Alkateak, Jose Antonio Santano jaunak, Carlos Blanco Aguinaga izena proposatu zuen.
Proposamen horrek, egindako modu eta erabilitako bideengatik batipat, zer esan eta erreakzio ugari sortu ditu. Alkateak proposamena egin eta egun gutxitara oposizioko talde guztien kritikak jaso zituen. Iraileko Osoko Bilkuran galdera zuzena egin zitzaion eta azken egunetan Irungo Hiritar Foroaren eta beste hainbat eragileren iritziak ezagutu ditugu.


EH BILDU taldetik oso balorazio positiboa egiten dugu ekimen guzti hauen inguruan. Alde batetik, parte hartzea handia izan zelako,ehunka pertsonak parte hartu bai zuten bertan. Bestetik, ezaugarrietako bat aniztasuna izan zelako, hainbat eragile eta talde izan zirelako bertan. Irundar guztiak zoriondu nahi ditugu honengatik.
Zinegoak, gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdiaren hamaikagarren edizioa urtarrilaren 20tik 27ra bitartean ospatuko da Bilbon.
Atzo arratsaldean, San Juan plazan, "herriak ez du barkatuko" "Arkaitz gogoan zaitugu" lemapean hamarnaka lagunak Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren heriotza salatzeko bildu ziren. Arkaitz asteazken arratsaldean Cadizeko Puerto I espetxeko ziega batean hil zen.