Bizilagunak 2015: bertako eta atzerriko familia batek mahaia eta otordua partekatzen
Bizilagunaken laugarren edizioa datorren azaroaren 22an ospatuko dugu. Igande horretan eta ordu biak inguru, Euskal Herriko hainbat etxek ateak zabaldu eta harrera egingo diete Bizilagunei, bertako nahiz lurralde hau bizitzeko aukeratu dutenei.

IRPH Stop Gipuzkoa.- Donostiako Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak Kutxabank zigortu du IRPHak kalteturiko Orioko bikote bati iruzur egin ziolako. Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek euren webgunean (
Abenduak 12, larunbata, Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia egingo du EH Bilduk Marian Beitialarrangoitia, Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuarekin. Goizeko 10.30etan Hondarribiko Benta zaharrean ekitalditxo egingo dute. Ondoren itsasontziz Hendaiako Kaneta portura joango da Marian, eta goizeko 11.00etan beste ekitaldi bat izango da bertan, eta amaitzeko hirugarren ekitaldia 11:30etan Irungo Santiago zubian izango da.
Gure esku dago.- Larunbaterako gure eskualdean antolatua genuen KRISEILUEN EKIMENA BERTAN BEHERA utzi behar izan dugu, suteen arriskua dela eta diputazioak eta suhiltzaileek egin diguten eskaera dela medio. Berdina gertatu da beste hamarnaka herrietan.
Duela ia hiru hamarkadatik hona milaka izan dira antolatu ditugun brigada internazionalistetan parte hartu duten lagunak. Milaka elkartasun internazionalistaren esperientzia praktiko honetatik aberastu direnak, elkar truke militante honen partaide izan eta herrien arteko xamurtasuna gertu gertutik sentitu dutenak.