Datorren ekintzak

Tximeleten taupadak

irudia

Emeki.- Datorren azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, Emeki elkarteak bat egin nahi du Tximeleten Taupadak proiektuarekin. Horretarako animatzen zaituztegu morearen gamako tonuak (feminismoaren kolorea delako) dituzten tximeletak ehuntzera, marraztera, margotzera... eta Emekira ekartzera. Tximeletak gure lokaleko espazio komuna apaintzeko erabiliko dira, indarkeria matxistaren eta bikarioaren biktima guztiak ikusarazteko eta gogoratzeko.

Elkarte errepublikarrek Memoria Demokratikoaren Legean abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aintzat hartzeko proposamenak egin dituzte

irudia

Abenduaren 10a Giza Eskubideen eguna da nazioarteko agendan. Herrialde bakoitzeko testuinguru sozioekonomiko eta politiko zehatzek definituko dituzte giza generoaren berezko eta besterenezin diren eskubideen defentsarako lehentasunak.

Lan baldintza aldaketa eta soldata izoztearen aurrean, Emparkeko langileak mobilizatu egingo gara

imagen

LAB Sindikatua.- Emparkeko langileok, enpresak egindako lan baldintzen funtsezko aldaketen aurrean, eta soldatan zein bestelako hobekuntzak negoziatzeko borondate ezaren aurrean, kontzentrazio bat egingo dugu abenduaren 31n. Empark enpresak Donostiako 5 aparkaleku publiko kudeatzen ditu; Okendo, Bulebar, Kontxa, Atotxa eta Katalunia, eta bat Irunen.

Francisco José Ramada Estévez, "Bera" Irungo presoa, Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean ingresatuta

Konzentra Bera

Sare Irun.- Francisco Jose Ramada Estevez Irungo presoa herenegun goizean ospitaleratu zuten Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean, bihotzekoak jo eta lurrera erori ondoren Martuteneko patioan. Badirudi atzo plantara jeitsi eta egoera egonkortu dela.