Datorren ekintzak

“Elkarteen osasunaren isla izango da Angula Berria”

bidasoamedia.info Interneteko zurrunbiloak proiektu askoren garapena erraztu du. Komunikazioan ere, beste garai baten hasiera bultzatu duela esan daiteke eta dirudienaren kontra, ez gara soilik kumunikazio global eta mundialaz ari. Tokiko informazioa ere eraldatzeko bidean jarri du internetek. Duela bost hilabete, hirian gertatzen denaren inguruko informazioa jasotzeko agerkari berria dute eskura irundarrek. Angula Berria du izena, larogeigarren hamarkadan Irunen izandako irrati librearen omenez. Bertan ibili zen ZialdoKA eta Zabaldu Boletina edo Indymedia Euskal Herria bezalako proiektuetan parte hartu ondoren, abentura honetan sartu da buru belarri.

Publikotasuna

Publikoa amankomuna da.  Publikoa dena ez da inorena guztiona delako. Publikoa  ezin da saldu ezta erosi ere. Publikoa denak erabiltzaileak ditu, ez jabeak. Publikoaren balioa erabilpenan datza, beraz ea dago merkatuak finkatzen dituen balioen gora beheren menpe. 

fotoPublikotasunaz ari garenean zerbitzu publikoak datozkigu burura. Hauek administrazioaren, erakundeen eta gobernuen esku egoten dira. Deitu ditzakegu publiko-instituzionalak. Publiko-komunala berriz ez dago erakundeen esku, jendearen kontrolpean baizik. Herriak kudeatzen du era horizontal eta asanblearioan. Hor daude, adibidez gaztetxeak. 

Irungo eskola denez, Txingudi Ikastolan Irungo Udaltzaingoa behar dugu

fotoTXINGUDI IKASTOLAKO GURASOEN ELKARTEA.- Txingudi Ikastolako parkinean, haurrak utzi eta jasotzeko garaian, sortzen den egoeraren berri eman genuen aspaldi. Eta egoera horri konponbidea emateko hainbat bilera egin ondoren, oraindik, ez digu inork konponbiderik eskeini.