Datorren ekintzak

Martxan da "Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren" VI. edizioa, "Askeak, ez ausartak" leloarekin

Cartel

Aurtengo edizioak “Askeak, ez ausartak” izango du ipuinen abiapuntu edo gaia. Goiburu honekin Emakumeon Mundu Martxari egin nahi diogu keinu. Zubi guztien gainetik! Mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean , migrazioaren irakurketa dekoloniala egin nahi du Martxak. Gure lehiaketak aurten zubi izan nahi du zapalkuntza ezberdinei aurre egiten dituzten istorioak idaztera gonbidatuz.

Bera, Iruñetik Martutenera

Euskal Herriko espetxe batean zigorra betetzen ari den Irungo preso politiko bakarra Francisco Jose Ramada da. Uztailetik dago Iruñeko espetxean eta atzo Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri zuenez, Martuteneko kartzelara eramango dute.

Berak, irailaren 10ean, zigorraren 3/4ak bete zituen eta, beraz, baldintzapeko askatasunarekin kalean egon beharko luke.

Denbora gehiegiz luzatu da, baina eskatzen genuena egin zitekeela argi geratu da

musukoak botila

Abotsanitz.- Sei hilabete igaro dira Abotsanitzek lehen aldiz Hondarribiko ikasleentzako maskarak eskatu zituenetik. Eskaera egin eta odu batzuetara, Gazteria zinegotziak komunikabideei jakinarazi zien Udalak egun gutxitan bi maskara banatuko zizkiola ikasle bakoitzari. Urte erdia behar izan du.