Datorren ekintzak

Emeki Elkarteak Hondarribiako udalean berdintasun departamentua sortzea eta berdintasun teknikari bat kontratatzea eskatzen du

Logo Emeki EMEKI ELKARTEA.- EMEKI ELKARTETIK, gure kezka adierazi nahi dugu, gure gunerokotasunean eta bizi ingurunean Berdintasun Politika eraginkorrak garatu ahal izateko Hondarribiako dalak bere gain dituen neurri, baliabide eta pertsona eskasengatik.

ELAk RHENUS eta DSV enpresetan egindako kaleratzeak gaitzesten ditu

logo ELAELA.- Rhenus Logistics eta DSV Road Spain SAU, Bidasoa eskualdean kokatuta dauden, eta muga arteko merkantzien garraioan lan egiten duten enpresa handiak dira. Egun hauetan, gobernuak eman dituen jarraibideei uko egin, eta legeak onartzen ez dituen kaleratzeak gauzatu dituzte. Kontutan izan behar dugu, jarduera handiko enpresak direla, eta gaur egungo egoera gogorra izan arren, haien iraunkortasuna ez dagoela arriskuan. Horren ordez, gastuak murrizteko aukera baliatzen ari dira.

“Irun dezagun sarea!” Wikipediako artikuluen lehiaketa

logo wikipediaAitzondo euskara taldea.- Irunekin lotura duten artikulu txukunen faltan dago euskarazko Wikipedia. Animatuko zara? Izan daiteke Irungo pertsonaia bat, leku bat, kultur lan bat, talde bat, gertaera bat...

Artikulua burutu izana irundarron egun handian jakinarazi beharko da beranduenez: ekainaren 30ean. Aurrez egindako artikuluak ezin izango dira aurkeztu; apirilaren 25etik aurrera editatutakoa soilik hartuko da kontuan.

Ekonomia Ekologikoaren aldeko manifestuari atxikimendua

imagenEH PostCOVID.- Duela aste bete akademia eremuko 300 euskal profesionalen eskutik COVID19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde izenburua duen manifestua zabaldu genuen, bai atxikimenduak eskatzeko eta baita ere Euskal Herriaren etorkizun hurbilean dauzkagun erronkei buruzko eztabaida soziala sustatzeko.