Datorren ekintzak

Kataluinarekin elkartasun ekimenak asteburu honetan

Asteburu honetan Gure Esku Dagok bi ekimen antolatu ditu Kataluinari elkartasuna adierazteko:
  - Larunbatean egun osoko aldarrikapena eta festa izango da Oiartzunen.

  - Igandean elkarretaratzeak burutuko dira Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan. Donostiakoa 12:00etan izango da Bulebarrean.

Demokraziaren aldarria, lau hiriburutatik lau haizetara

Irungo EH Bildu eta klausula sozialak

Euskal herriak bizi izan duen, eta oraindik bizi duen, krisi ekonomikoaren testuinguruan asko izan dira esparru ezberdinetan eman diren atzerapausuak, baina modu nabariagoan eman da gizarte eskubideen arloan. Ezarri diren erreformen eta neurrien ondorioz kalitatezko enplegua erasotua izan da etengabe, patronalen interesak babesteko.

Sí se Puede Irunek energia enpresei eremu publikoa erabiltzeagatik tasa ezartzea eskatzen du

Joan den abenduan, Auzitegi Gorenak epai irmo bidez bermatu zuen konpainia elektrikoek dagokion tasak ordaindu behar dituztela tokiko eremu publikoa helburu pribatuetarako erabiltzeagatik edo bereziki baliatzeagatik. Horren bidez, besteak beste, Zamorako Villalpandoko edo Coruñako Arteixoko udal txikiek emandako zerga-ordenantzak balioztatu ziren.

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: martxoaren 10ean, Txingudi I vs Erniarraitz 2 Azkoitian eta Txingudi II vs Puntuka Andoainen

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: martxoaren 10ean, Txingudi I vs Erniarraitz 2 Azkoitian eta Txingudi II vs Puntuka Andoainen

Honezkero jakingo duzun moduan, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan buru-belarri murgilduta dabiltza gure eskualdeko bertsolariak azken asteotan, eta larunbata honetan, Martxoak 10, bi hitzordu ditugu txinguditarrok:

4.0 Industriako azken teknologiak egongo dira Krea Bidasoa 2017n

“4.0 Industria”ko azken teknologiei buruzko erakusketa izango da aurtengo Krea Bidasoa azokako berritasun nagusia. Beso robotiko baten funtzionamendua ezagutzeko aukera emango du, etorkizunean, roboten eta gizakien arteko elkarbizitza nolakoa izango den imajinatzeko. 3D inprimagailuak eta inpresio material ezberdinak ere egongo dira, fabrikazio gehigarriaren abantailak ezagutzeko.