Hondarribia dantzan heldu da!

Non: 
Hondarribia
Data: 
Asteartea, Maiatza 13, 2025 - 00:00 -tik Igandea, Maiatza 25, 2025 - 23:55 -ra
Antolatzen du : 
Kemen Dantza Taldea

Hondarribia Dantzan

Kemen Dantza Taldea.- Hondarribia dantzan dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Bertan hezkuntza eta alde ludikoa barneraturik daude.

Kemen Dantza Taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.

Urtero maiatzean, astebeteko programa kulturala antolatzen dugu Hondarribiko udalaren laguntzarekin; hitzaldiak, erromeriak, dantza saioak…. Aurtengoan Nafarroan oinarrituriko edizioa antolatu dugu, besteak beste, Otsagabiako dantzak eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen Gamazada ikusteko aukera izanik!

Etiquetak: