Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Beteranoetan, Josu Tornay Gipuzkoako txapelduna. Fernando Hoyos (83 urte), 1955ean eta aurreko urteetan jaiotakoen sailkapen bereziko bigarrena. Jubenilen kategorian, Gros Xake Taldeko Alex Odriozolaren garaipena. Aritz Tornay gure jokalariak 6. postua lortu du, eta haren arreba, Haizea Tornay, Jubenil Txapelketako lehen emakumezkoa, 9. postuan geratu da. Zorionak!!! guztioi!
Ostiral honetan, 2019ko martxoaren 8a, gure klubak antolatuta, Gipuzkoako Eskolarteko 2019ko Txapelketara sailkatzeko balio duen Bidasoaldeko Banakako Xake Txapelketa Zonala 2019 burutu da (Hondarribia, Irun eta Hendaia) Irungo Landetxako Auzo-lagunen Udal Egoitzan. Beraiei mila esker. Zuzendari eta arbitro nagusi lanak Carlos Pascualek burutu ditu, arbitro laguntzaile Óscar Díez, Asier Cuesta, Ander Tafall, Ander Uranga eta Patxi Moreno izan dituela. Mikel Tafall eta Goio Uriarte antolaketan laguntzen ibili dira.
Hondarribia Marlaxka Xake klubak Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin, datorren otsailaren 16an, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara joateko sailkapen zonala antolatuko du .
BIDASOALDEKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA 2018 - TXAPEKELTAKO OINARRIAK
JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.
DATA: 2018ko Otsailaren 16an, ostirala.
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, abenduaren 8an, osirala, burutuko den, 16 urte azpiko jokalarientzako + guraso eta laguntzaileentzat II. Gabonetako Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdian parte hartzeko izen ematea abian jarri dugu.
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, ekainaren 16an, osirala, burutu da, 16 urte azpiko jokalarientzako II. Udaberriko Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdia.