Ostegunean berriz Kabigorriko bertso-gauak
2018-2019 ikasturtean ere izango dira Kabigorriko bertso-gauak, Irunabarrek eta Kabigorrik elkarlanean antolatuta, seigarren urtez jarraian. Orain arte bezala, hileko lehen ostegunean izango dira saioak (jai-egunak direla eta, salbuespenak salbuespen), 19:30etan hasita.
- Gehiago irakurriOstegunean berriz Kabigorriko bertso-gauak -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

2017/18 ikasturtea ere amaierara gerturatzen ari den honetan, kurtsoko azken Kabigorriko betso gauaren berri ematera gatozkizue.
Urko Casado astigartarra (Txingudiko bertso eskolako kidea), Amaia Agirre billabonatarra, Eli Pagola hernaniarra eta Ainhoa Agirreazaldegi elgetarra ariko dira kantuan maiatzaren 3ko bertso gauean. Aitor Errazkin irundarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Urtarrilaren 4an izango da urteko lehendabiziko bertso gaua, eta bertan Iñaki Zelaia, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Andoni Zelaia eta Abel Zabala ariko dira bertsotan. Gaiak jartzen Aitor Errazkin ariko da, eta bat-bateko saioaren aurreko bertso jarriak, aldiz, Adrian Arrutiren eskutik helduko zaizkigu. Aukera bikaina, beraz, urteari hasiera ongi emateko.