Urtarrilak 7, urteko lehen Kabigorriko bertso-gaua
Urtarrileko saioa datorren ostegunean izango da (hilak 7an) eta Eneko Fernandez lesakarra, Abel Zabala irundarra, Ortzi Idoate baionarra eta Odei Barroso urruñarra ariko dira bertsotan, Aitziber Zapirain hendaiarra gai-jartzaile izango dutela. Bertso jarriak Aitor Errazkin irundarraren eskutik helduko zaizkigu.
Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
- Gehiago irakurriUrtarrilak 7, urteko lehen Kabigorriko bertso-gaua -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Irunabar.- "Euskararen Nazioarteko Eguna" atzean utzi berritan, bertsoen jarioak etenik ez duela gogoratzera gatoz. Horretarako Bertsotruk dinamikaren berri eman nahi dizuegu:
Irunabar.- “Euskararen Egunak” herri ekimenaren baitan ospatuko dugu 2015eko azken Kabigorriko bertso gaua, Euskararen Nazioareteko Egunarekin.
Hemen dira Kabigorriko ostegunetako bertso gauak. Urriaren 8an izango da lehen saioa, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta aurreko bi ikasturtetan bezalaxe, hala izango da datorren urteko ekainera bitarte ere; ilabeteko lehen ostegunetan (salbuespenak salbuespen), 19:30etatik aurrera, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan.
