Hilaren 7an, martxoko Kabigorriko bertso gaua
Gainean dugu honezkero martxoko Kabigorriko bertso gaua. Martxoaren 7an izango da, 19:30ean hasita.
- Gehiago irakurriHilaren 7an, martxoko Kabigorriko bertso gaua -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Gainean dugu honezkero martxoko Kabigorriko bertso gaua. Martxoaren 7an izango da, 19:30ean hasita.
Datorren ostegunean, 19:30ean hasita, Izarne Zelaia, Aitor Sarriegi, Aimar Karrika eta Manu Goiogana ariko dira kantuan, Mikel Garcia eta Oihana Aranbururen esanetara. Bat-bateko saioarekin hasi aurretik, ordea, Mikel Garmendiaren bertso-jarriak entzuteko aukera ere edukiko dugu.
Gogoan izan saioa eta gero afaltzen geratzeko aukera paregabea eskaintzen digula Kabigorrik.
Anima zaitezte!
Hondarribiko Blagan euskara elkarteak antolatuta, bertsoz gidatutako solasaldia izango da hurrengo asteazkenean, otsailaren 6an, 19etan hasita, Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian.
"Euskara Oholtzatik at" da solasaldiaren izena eta Galder Izagirre eta Fermin Muguruza izango dira solasean ariko direnak gai horren bueltan, Manu Goioganak bertsoz proposatutako hari-muturrei tiraka.
Badoa 2018a, baina badator 2019a, badator urte berria, eta Kabigorriko bertso gauek ez dute etenik.
Ohitura onei eusteko eta urtea ganoraz hasteko, Kabigorri eta Irunabarrek bertso-saio bikaina antolatu dugu urtarrileko lehen ostegunerako ere.
Abenduaren 13koa izango da 2018ko Kabigorriko azken bertso-gaua, eta boskote mundial batekin emango diogu amaiera urteari: Jon Martin oiartzuarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Maider Arregi oñatiarra, Andoni Zelaia hendaiarra eta Iñigo Ugarte irundarrarekin.
Euskaraldian aho-belarri murgilduta gauden honetan, datorren iganderako Irunen antolatu duten bertso-saio baten beri ematera gatozkizue.
Bertso-saioa, esan bezala, abenduaren 2an izango da, eguerdiko 12etan hasita, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Bertan Amets Arzallus, Andoni Egaña, Manu Goiogana, Ander Lizarralde eta Eli Pagola ariko dira kantuan, Ainhoa Larretxearen esanetara. Sarrera dohainik da.
Hilaren lehenengoan atseden hartu ondoren, badator azaroko Kabigorriko bertso gaua. Kabigorrik eta Irunabarrek elkarlanean antolatutako guztiak bezala, 19:30ean emago zaio hasiera ikasturteko bigarren bertso gauari ere.