Hitzordua sinatu du Bidasoa bizirik-ek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta garapen agentziekin
Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak hitzordua sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta lurraldeko garapen agentzia guztiekin, Gipuzkoa testuinguru global batean kokatzeko, lurraldearen promozio sozio-ekonomikoa egiteko, eta sare enpresarial gipuzkoarra hobetzeko, enpresa txiki eta ertainei dagokienez, bereziki.


Ekainerako bost jarduera antolatu dira. Langabezian dauden eta modu aktiboan lana bilatzen ari diren hiritarrei zuzenduta daude, baita haien lan egoera hobetu nahi duten langileei ere. El Espazio bulegoetan burutuko dira denak, Anaka kaleko 27.ean.
Jardueren urteko memoria eta Behe Bidasoko 2016ko datu soziekonomikoak aurkeztu ditu Bidasoa bizirik-ek. Garapen Ekonomikoko Plan Estrategikoa nabarmendu daiteke aurten, Bidasoko Garapen Agentziaren jardueraren egokitzapenerako hausnarketaren hasierarekin batera. Gainera, Ducoureau Eraikinaren egokitzapen proiektua landu da, Bidasoa bizirik-en azpiegitura guztiak bertara lekualdatzeko.
Elkarlanean antolatu duten “Pertsona Ekintzailearen Egunaren” lehen edizioaren balorazio baikorra egin dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, Tknikak, LHII Bidasoak, IES Plaiaundik eta IES Irungo La Sallek. Giro parte hartzailea izan da ekimenean, eta jarduerek ikasleen interes eta arreta handia jaso dituzte.