Nazioarteko lan mugikortasunari buruzko II. Informazio Jardunaldia
Nazioarteko lan mugikortasunari buruzko II. Informazio Jardunaldia antolatu du Irun Ekintzan-ek, Bidasoa bizirik-en bidez. Bihar, ostegunean, urriaren 5ean izango da ekitaldia, 13:00etan Amaia Kultur Zentroan. IESFP Bidasoa, IES Plaiaundi, Irungo La Salle, Mendibil formazio zentroa eta Pío Baroja BHI formazio erakundeetako 400 ikaslek parte hartuko dute.

Arrakastaz amaitu da Irunen eta Hondarribian kokatutako enpresa industrial txiki eta ertainei zuzendutako Marketing digitaleko programa. Irungo eta Hondarribiko Udalek sustatutako programa da, Bidasoa bizirik-en bidez aurrera eraman dutena.
IrunLab Industria programa baliatuz, Irungo enpresa industrialetan eta elkarri lotutako zerbitzuetako enpresetan sormena txertatzeko apustua egin du Irungo Udalak, Bidasoa bizirik-en bidez, hirugarren urtez segidan.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, enpresen sorkuntza babesteko eta ekintzailetza sustatzeko egiten duten lanaren baitan, zenbait diru-laguntzaren eskaeran laguntzen eta aholkularitza eskaintzen ari dira: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratu berri dituen “proiektua ezartzeko” eta “enpresa proiektua egonkortzeko” diru-laguntzak, eta Irungo Udalak ematen dituen beste bost diru-laguntza ezberdin.
Hotelen okupazioa
%100 diruz lagundutako bi formazio ikastaro eskaintzen ditu Irungo Udalak, Irun Ekintzan-en bidez (garapen ekonomikorako eta enplegurako Irungo ituna). Langabezian dauden eta hirian erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta daude.
6 proiektu berritzaile hautatu ditu Bidasoa bizirik-ek, “Berrikuntza Proiektuen Diagnostikoa” berrikuntzari babesa ematen programan parte hartzeko.