Indar turistiko guztia erakutsiko dute Irunek eta Hondarribiak FITURen
FITURen (Nazioarteko Turismo Azoka) 38.edizioan parte hartuko dute Hondarribiko eta Irungo Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez. Madrilen egiten ari dira azoka, urtarrilaren 17tik 21era. Euskal Kostaldeko erakusketarien artean daude Bidasoako hiriak, Euskadiren stand-ean, 9.pabiloiean.

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, ostalaritza sektorera bideratutako bi espezializazio profesional ikastaro antolatu dituzte. Alde batetik, 1 mailako taberna eta jatetxe zerbitzuetako ikastaroa martxan jarri dute, berriro. Azaroan hasi zen, eta otsailaren 15ean amaituko da. Bestalde, 2 mailako sukaldaritza ikastaroa ere abian da, urritik maiatzaren 28ra arte. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen ditu bi ikastaroak.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik garapen agentziaren bidez, eskualdeko Lanbide Heziketako ikasleen artean izaera ekintzailea sustatzeko eta babesteko lanean jarraitzen dute. Azken ekintzetako bat izan da IKAS-STARTUP gida osatzea. Metodologia arinak ditu, eta eginez ikastea oinarri duen esperientzia ikuspuntua garatzen du.
Galdetegi bat prestatu du transfermuga.eus-ek, Donostiaren eta Baionaren arteko hirien artean, Irun eta Hondarribia barne, hiritarrek mugaz gaindi mugitzeko dituzten ohituren berri izateko. Ondorengo estekan dago galdetegia eskura:
Sustapen turistikoko ekimen batean parte hartu dute Hondarribiak eta Irunek, Bidasoa bizirik-en bidez, azaroaren 27, 28 eta 29an, Sevillan. “Euskadi helmugak” markaren izenpean egin dute, Bilborekin, Vitoria-Gasteizekin, Donostia/San Sebastianekin eta Zarautzekin batera.
Enpleguaren Astearen XX.edizioa izan da gaur Ficoban. Bidasoa bizirik-ek urtean antolatzen dituen ekimen nagusietako bat da. Bertan, kontratatzeko erraztasunak ematen zaizkie eskualdeko enpresei, eta lanpostu bat aurkitzeko aukerak, langabeei.
Enpleguaren XX. Astea antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez. Bidasoa bizirik-ek urte osoan zehar antolatzen dituen jardueren artean egonkortutako azoka da. Bidasoa eskualdeko lan eskaintzak biltzen dira bertan, eta horiek kudeatzen dituzten entitateak ezagutzeko aukera ematen du. 2017ko maiatzean burututako azken edizioan, 700 lagun hurbildu ziren.