2014ko irailaren 19an Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Euskal elkargoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak SAREUSKA, euskararen sarea sortu zuten. SAREUSKA egitasmoaren xede nagusia Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzea eta dinamizatzea da. Helburu hau lantzearren Sareuskak garatutako plangintzan kokatzen den ekimenetariko bat da MINTZODROMOA.
Urriaren 10ean, asteazkenean, Irungo Udaletxean Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Orokorraren urteroko bilkura egin zen. Jose Antonio Santanok, Irungo Alkateak, Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko Alkateak, eta Kotte Ecenarro, Hendaiako Alkateak parte hartu zuten bileran.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa Folk jaialdiaren XVIII edizioa antolatu dute. Abuztuaren 17, 18 eta 19an Irun, Hondarribia eta Hendaian Folk musikan eta musika garaikidearen munduan erreferenteak diren 3 taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Talde kanariar, marokoar eta irlandarrak izango dira aurtengo edizioan.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Marraztu Bidasoa ibaia” marrazketa lehiaketaren sariak banatu dituzte.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako 8 eta 12 urte bitarteko 700 haurrek Ficoban maiatzaren 23an arratsaldeko 15:00etatik 19:00tara antolatu den Kirolaren Jaian parte hartzeko aukera izan dute. Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez antolaturiko ekitaldi bat izan da.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoaren bidez, “Ibai izena duen eskualdea” margo lehiaketako oinarriak argitaratu dituzte. Egonkortutako lehiaketa da, hirugarren edizioa baitu.