Hendaiako Les Englantins elkarteak antolatzen duen Pâques txapelketan parte hartuko dute 2005an jaiotakoek
2004an jaiotakoak Landetxa K.E.k antolatzen duen Txingudiko Badia txapelketan ariko dira
Hendaiako Les Englantins elkarteak antolatzen duen Pâques txapelketan parte hartuko du Bidasoa-Txingudi selekzioak, martxoaren 31n eta apirilaren 1 eta 2an. Irun, Hondarribia eta Hendaiako jokalariak ditu selekzioak, eta Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko partzuergoaren babesa jasotzen du. 2005ean jaiotako 12 haurrek parte hartuko dute, Hendaiako Ondarraitz estadioan jokatzen den maila handiko txapelketa horretan. 32 talde ariko dira guztira, haien artean, Real Sociedad, Lengokoak, Angelu edo Arbona.