Bakearen etsaiak berandu datoz: ez dute herri honen bakeranzko bidea galaraztea lortuko
SORTUk Josu Urrutikoetxearen atxiloketa salatu eta berehala aske uzteko eskatzen du. Era berean elkartasuna agertu dio bere gertuko inguruari. Operazio honek ez du gure herrian bake agertoki bat eraikitzen laguntzen. Josu Urrutikoetxea izan da bakearen aldeko konpromiso handiena erakutsi duen etakideetako bat. Hain zuzen, berak jarri zion ahotsa ETA desegin zeneko agiriari. Beraz, bera dugu bakearen aldeko ekarpena egin zuenetako bat, ETAren indarkeria euskal politikagintzako ekuazio politikotik behin betirako atera zuenetako bat.
Kalera.- Kalean salatzeko Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren kontra Pariseko epaileak eta Estatu frantziarrak onartu dituzten bi euroaginduak, KALERA! dinamikatik dei egiten zaie Behe Bidasoako herritarrei ostiralean, hilak 28, arratsaldeko 20:00etan Irungo Zabaltza plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Hondarribiko EH Bilduk Greziar herriarekin elkartasunez eta Syrizaren gobernuari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du ostegunerako San Pedro kalean.