Zaporeakek suak piztu ditu berriro Lesbosen
Eman zuen bere lehen otordua Lesbosen. Bederatzi hilabeteko lan gogorraren ostean, atzokoan, otsailak 11 eman zuen bere lehen otordua Zaporeak Proiektuak Lesbosen. Greziako uharte honetan dago kokatua bere sukalde berria eta lehen egunean 1.300 otordu banatu zituen Team Humanityk martxan duen proiektuan.
- Gehiago irakurriZaporeakek suak piztu ditu berriro Lesbosen -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Maputxeak herri amerindiarra da (Mapu hitzak lurra esan nahi du eta txe, jendea; lurreko jendea). Txileren erdialdean eta hegoaldean, eta Argentinaren Hegoaldean dute jatorria.

Lehenik eta behin, Askapenatik, Kataluniako herri langileari gure zorionik beroena helarazi nahi diogu Kataluniako Errepublikaren aldebakarreko adierazpena aldarrikatzeagatik. Izan ere, herri katalanak azken urteotan aurrera eramandako prozesu osoa irakaspen izugarria izan da Euskal Herri langilearentzat. Determinazioaren garrantzia erakutsi diguzue, irmotasunaren garrantzia, eta helburuak erdiesteko herriaren bulkada beharrezkoa dela erakutsi diguzue. Ondorioak zeintzuk izango diren jakitun izan arren, egiten ari den bidean sinesten duen herri batek, desobedientziaren bidez, jarritako helburuak lor ditzakeela erakutsi diguzue. Horri esker ireki da 78ko erregimena hausteko aukera.
Atzo, ostiral arratsaldean, ehundaka lagun elkarretaratu ziren Irungo San Juan plazan Catalunyako azken 10 atxilotuekin elkartasunean.