Atzo, berriz ere, irundarrak atera ziren kalera Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.
‘Junts’ lemapean eta Gure Esku Dago plataformak deituta hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Irungo Zabaltza plazan Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko presidenteen espetxeratzea salatzeko.
Atzo Espainiako audientzia nazionalak Kataluniako Jordi Sanchez (ANCko lehendakaria) eta Jordi Cuixart (OMNIUMeko lehendakaria) gartzeleratu ostean GURE ESKU DAGO herri mugimenduak elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herriko herri guztietan gertaera horiek salatzeko. Izugarria da estatu espainolak arazo politiko baten aurrean horrelako neurriak hartzea. Demokrazia, akordioak, elkarrizketa eta erabakitzeko eskubidearen alde, Kataluniako herriarekin bat, kalera ateratzeko deialdia egiten dugu.
Irunen Zabaltza plazan izango da arratsaldeko 19:00etan. Azkenaldiko deialdietan egin dugun moduan pankartarik gabe, modu bateratuan eta anitzean.
Mila arrazoi ditugu Euskal Herrian urriaren 12a ez ospatzeko. Torturatzaileak goraipatzen dira egun honetan, genozidioak txalotu, baina batez ere, 500 urtez herriok bizi izan dugun zapalkuntza ezkutatzen da haien inperialismoa justifikatzeko. Askok argi dugu egun honek zer daraman bere erraietan. Horregatik, egiten ditugu herri eskolak ikastetxeetan. Horregatik mobilizatzen gara, 78ko erregimenaren kontra edota indar polizialak kanporatzeko. Eta nola ez, internazionalista bezala, horrexegatik gogoratzen dugu Abya Yalan gertaturikoa.
Olatukoop.- Ama, zergatik ari dira gu jotzen?
Gogaitu egiten ditu guk elkarrekin erabakitzeak zer izan nahi dugun, norekin egon nahi dugun, nola antolatu behar dugun, nola lan egin, finean, nola bizi nahi dugun.
Atzo 19:00etan Hendaiako Herriko Etxe aurrean 60 lagun bildu ziren Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.
Kazerolada betekin hasi zen mobilizazioa eta L’Estaca abestuz bukatu zen deialdia.