Erakusketa

Euskara

Erakusketa "Errepublikari begirada"

Data: 
Asteartea, Martxoa 25, 2014 - 18:30 -tik Igandea, Apirila 6, 2014 - 20:30 -ra
Non: 
Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan, Paseo Colón-en
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak

cartel

Bigarren Errepublika Espainiako historiako aldirik bizienetako bat izan zen. Aldi horretan, herrialdeak kultur loraldi kartsua izan zuen arteen, literaturaren eta ideien alorretan. Gainera, horrekin batera, prentsa-mota berri bat sortu zen, eta finkatuta zeuden ohizko argitalpenak sortze berriko beste batzuekin berritu ziren. Testuinguru horretan, argazkigintza beste adierazpide bat gehiago izan zen kultur agerraldien multzoan. Horrek guztiak erreportari grafikoen papera indartzen lagundu zuen, eta, horren ondorioz, argazkilari handiak agertu ziren.

Espainiako bizitzan urte bizi haietako une nagusiak erakusten dituzten irudi hautatu batzuk jaso ditugu, eta baita eguneroko eszenak ere: kirolariak, abiazioaren goraldia, hiri-eremuetan gertatzen ari ziren aldaketa bizietatik aparte agertzen diren landa-agerraldiak…Irudi askok gertakizun politikoetako une giltzarriak, gero Gerra Zibilean amaitu zirenak, erakusten dizkigute: Alfonso XIII.aren abdikazioa, bandera errepublikarra daramaten manifestari-taldeak, botoemaileak hauteskunde-tokian, Manuel Azaña presidente aukeratua, Frances Masiá Errepublika aldarrikatzen, Asturiaseko greba orokorra, eliz erretzea, Casas Viejaseko eta Castilblancoko gertaera odoltsuak, jesuiten kanporatzea edo hauteskunde ondorengo Frote Popularraren poza…

Erakusketa: "Abortoa libre eta dohainik" Hazian

Data: 
Asteazkena, Martxoa 5, 2014 - 12:00 -tik Igandea, Martxoa 30, 2014 - 23:15 -ra
Non: 
Hazia kultur elkartean
Antolatzen du : 
Hazia

Marxoan zehar Hazia kultur elkartean abortoaren aldeko erakusketa ikus daiteke.

Erakusketa Euskal Herrian emakumeek abortatzeko eskubidearen alde burututako borrokari buruz da.

Zapi erakusketa Hazian

Data: 
Igandea, Otsaila 2, 2014 - 12:00 -tik Osteguna, Otsaila 27, 2014 - 23:45 -ra
Non: 
Hazia kultur elkartean

Hazia kultur elkarteak zapi erakusketa antolatu du. Bertan, mota guztietako zapiak aurki daiteke: politikoak, aldarrikatzaileak, jai girokoak, ...

Erakusketa otsailaren 2an hasi zen iñauteriak arte ikusgai egongo da.

 

Erakusketa: Soraya Garcia - censurARTE

Data: 
Igandea, Abendua 1, 2013 - 19:30 -tik Astelehena, Abendua 30, 2013 - 22:55 -ra
Non: 
Kabigorrin
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Erakusketaren izenburua, biluzik egindako autorretratoen tematikan jasatzen dudan zentsurari keinu bat da. Nire izen artistikoa SorayArte da, nire identitatea eta nire bizimodua elkartuz. Arkitekto teknikoa naiz, diseinatzaile grafiko eta web , poeta , ilustratzaile, margolari eta gorputz margolaria , beste bitxikerien artean.

censurARTE autorretrato horiek,eta bestelako margolan ezberdin,erakusketa bat da, teknika plastika ezberdin elkartuz, batez ere oleo eta akuarela.

Internetetik hasita  (facebook, flickr, etab...) entitate publiko zein pribatuak, nire lana zentsuratu dute.

Pintura erskusketa eta akuarela ikastaroa Kabigorrin

foto

Kabigorri Ateneoan (Peña kalea,1), pintura-erakusketa bat inauguratu da, Argentinan jatorria duen eta Hondarribian bizi den Betty Pagano margolariaren azken lanekin.

Arte Ederretako Doktorea da Bartzelona Unibertsitatean, eta hainbat teknika eta euskarritan egindako lanak aurkezten ditu, naturan inspiratuta; eta koloreak protagonismo handia dauka.

Erakusketa irailaren 28ra arte egongo da zabalik, eta ostegunetik igandera bisitatu daiteke arratsaldeko 7etatik aurrera.

Erakusketa "Errepublikako olerkariak"

Data: 
Asteartea, Apirila 9, 2013 - 18:30 -tik Astelehena, Apirila 22, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak

Cartel

Ordutegia:

LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara

LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN

Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara

Arratsaldeetan: 17:00etatik 20:00etara

Orriak

RSS - Erakusketa-rako harpidetza egin