Ezkiak hosto berde biziz jantzi dira dotore berriro ere, Artia auzoan (Irun). Laister entzungo dira euren baitan babesa aurkitzen duten txorien kanta alaiak. Ezti gozoaren usaina jarioko dute eta itzal ederra zabalduko dute beroaldian. Zorionak laguntzen bagaitu, udazkenean gorrituko dira urtero legez, neguaren biluztasunaren gogoetak lotsaraziko balitu bezala. Neguan, bronkiodun bizidunak direla oroitaraziko digute. Eta berriro iritsiko dira udaberriaren jantziak.
Irungo Udalak uko egin dio Artiako Lagunak taldearekin beren eskaerari (www.change.org/los47tilosdeirun) buruz hitzegiteko eskaintzari. Oraindik ez ditu erantzun Artiako 47 ezkien mozketari buruzko gure galderak, balorazioak eta proposamenak, eta dena onartuta eta planifikatuta dago, astelehenean, martxoaren 23an, ezkiak mozten hasteko.