Irun, beste tanta bat presoen eskubideen defentsan

Atzo Irunen, hamarnaka lagunek Herrira-ren aurkako polizia operazioan atxilotuei eta euskal preso politikoei beraien elkartasuna adierazi zieten.
- Gehiago irakurri Irun, beste tanta bat presoen eskubideen defentsan -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Eguerdian, "Euskal presoen eskubideen alde - konponbidearen alde" lemapean 73 lagun bildu dira udaletxearen aurrean gehiengo sindikalak deituta Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatzeko.
- Ostiralean:
Atzo arratsaldean Irungo San Juan plazan, "Konponbideari erasorik ez - utzi bakean Euskal Herria" lemapean, 150 lagun inguru bildu ziren kontzentrazio batean Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatzeko. Bertaratutakoek "aurrera", "atxilotuak askatu" eta "errepresioa ez da bidea" irakur zitekeen kartelak eramaten zituzten.
Irungo herri bilgunea.- Gabriel Zabala Irungo preso politikoak 2013ko irailaren 27an kartzelatik ateratzeko data finkatua zuen, beraz, 20 urte kartzelan egon ondoren, joan den ostiraletik Irungo kaleetatik aske egon behar zuen.