Joan den ostiralean Irungo herri bilguneak Zabaltza plazan “Herritarron epaia” ekimena burutu zuen, 197/2006 doktrinari amaiera eskatzeko ekimen ibiltaria.
Hilaren 26an, azken ostiralean, “Herritarron epaia” izeneko iniziatiba Irunera iristen da, 197/2006 doktrinari amaiera eskatzeko ekimen ibiltaria.
“Herritarron epaia” 80 hiri eta herritan eginen da, eta Iruñean izanen du bukaera, Anaitasuna pabiloian, irailaren 14an. Gogoratu, Gabriel Zabala preso irundarrari 197/2006 doktrina aplikatu diote.
Igandean, hilak 21,urtero bezala, presoen sakabanaketaren salaketa hondartzetara eramango da.
Bidasoaldeko zita Hendaiako hondartzan jarria dago.
Elkarretatzea 12:00tan Hendaiako kasinotik aterako da .
(Aurten Hondarribian ez da egingo).