Olentzeroarekin senidei abestera joango dira gabon kantak
Irungo herri bilguneak antolatzen duen deialdia
- Gehiago irakurriOlentzeroarekin senidei abestera joango dira gabon kantak -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Irungo herri bilguneak antolatzen duen deialdia
Irungo herri bilguneak Gabonetan preso eta iheslarien alde antolatzen dituen mobilizazioak:
Abenduak 24, astelehena
- 17:00tan Hazian. Olentzeroarekin senidei abestera joango gara gabon kantak
- 20:00tan kontzentrazioa San Juan plazan
Agerraldian irakurritako testua:
Egun on, guztioi
Dakizuenez, badira hilabete batzuk ziklo politiko berri bat hasi dela Euskal Herrian, bakera gerturatzea helburu duena.
Gatazkan inplikatutako alde batek modu aldebakarrekoan hasiko bide honetan, jadanik urte baino gehiagoko ibilbidean, traba eta iraganeko jarrerekin egiten dugu topo.
Juanra Rojori, irungo preso politikoa, 197/2006 doktrina ezarri diote, 10 urtetan kondena luzatzen.
Irungo herri bilguneak,urtarrilaren 12an, Bilbon burutuko den presoen aldeko manifestazio nazionalera autobusez joateko zerrendak Hazia, Sunbilla eta Elatzeta elkartean jarri ditu dagoeneko.
Ohar bat ere luzatzen dute, izena emateko lehen bait lehen, ez lajatzeko azken momenturako, azken momentuan, iaz bezala, autobusak ez dira egongo eta.
Juanra Rojo, Irungo preso politikoa, atzo zen libre geratzekoa, baina hilaren 12a arte kartzelan jarraituko du. Egun horretan erabakiko dute 197/2006 doktrina ("Parot doktrina") ezarriko ote dioten, baina bitartean preso jarraituko du.
Juanrak 21 urte darama kartzelan eta iazdanik kondena betea du. Iaz urte batez luzatu zioten kondena.
21 urte kartzelan egon ta gero, Juanra Rojo, Irungo preso politikoa, astelehenean Daracako espetxetik atera beharko litzateke.
Astelehenean bertan lehen harrera egingo zaio Moskun 19:30tan.