Montairen mehatxu berria. Eta orain Abotsanitz mehatxatu du
Aurreko astean salatu genuen Montai taldeko buru Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela. “Que esta mercantil se reserva el derecho de actuar ante dicho Ayuntamiento debido al quebranto económico que le producen dichas actuaciones”, bere hitzak. Orain Abotsanitzen kontra zuzendu ditu bere mehatxuak. Egin genuen salaketan publikoki atzera egin ezean, gure kontrako neurriak hartuko dituela esan du guri, sareetara, eta komunikabideetara bidalitako oharrean.




Igandetik astelehenerako bitarteko gauean Muara Kultur Elkarteak eraso bat jasan zuen. Oraingoan sarreran dauden bi masteetako bat errotik hautsi zuten eta masta horretan zeuden banderak lapurtu.
EH Bildu Hondarribia.- Abuztuaren 26an, astelehenarekin, Hondarribiko alkateak hedabideei jakinarazi zien irailaren 8ko alardeko ordutegiak aldatu beharko liratekeela bere iritziz. Horretarako, alkateak honakoa proposatzen du: elkarte zibil batek (Alarde Fundazioa) antolatzen duen gizonezkoen desfilea 7:55ean izatea, eta Jaizkibel Konpainiarena ondoren.