Zaldunbordako proiektua eta Hondarribiako alkatearen jarrera

Argazkia: oarsoaldea.hitza.eusAmuitz, Hondarribiko Merkatarien Elkartea.- Amuitz, Hondarribiko Merkatarien ElkarteaZaldunbordari buruz alkateak ezohizko bilkuran eta ondorengo prentsaurrekoan esandakoari buruz, Amuitz, Hondarribiko merkatarien elkartetik esan nahi diogu, merkatari txikiei buruz adierazitako kezka gezurra dela.

Hala balitz, ez lukeelako onartuko Zaldunbordako mega outlet aren eraikuntzak suposatzen duen arriskua. Gertuko merkataritza desagertzeko arrisku egoera larrian dago, honen adibide garbiak dira Eusko Jaurlaritzak eta merkatari elkarte ezberdinek honen alde telebistan eta sare sozialetan bultzatutako etengabeko kanpañak.

Alkateak plenoan gaur egun gertuko merkataritzarentzako ez direla garai onenak onartu zuen, hala eta guztiz ere alderdiak daukan nagusitasunaz baliatuz megan outletaren eraikuntza positibotzat hartzen duen adierazpen instituzionala aurrera atera dute. Merkatariak engaiaturik eta abandonaturik sentitzen gara alkatea eta bere gobernu kideengatik. Argi eta garbi esan nahi dugu outlet hau eraikitzen baldin bada eskaparate lehiaketa eta gabanetako merkatu batek ez dituztela gure negozioak salbatuko. Hau baldin bada alkateak gurekin elkarlan egiteko duen ideia nahiago dugu gure baliabideak guk kudeatu eta elkarlana guztiz etetea.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.