Aski da, prekarietatea hiltzailea
LAB.- Gaur, hilak 13, lan istripu berri bat jazo da, itsas-gizon bat hil egin da Hondarribiako portuan.
LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta doluminak eskaini nahi dizkiogu haren senide eta lankideei. Modu bereran aurreko larunbatean Biana herriko paper-fabrikan hildako langilea eta Betelun hildako nekazaria ere gogoan izan nahi ditugu. Hauekin gutxienez 35 dira 2018an Euskal Herrian lanean hil diren langileen kopurua.
Abotsanitz Herri Batzarrak Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, hausnarketa egin nahi izan du.
Lehenik, gogora ekartzen du egun honen izan-arrazoia Emakume Langilearen aldarrikapenetatik datorrela. XX. mendetik datorren aldarrikapena da emakumeek lan mundura eta gizartera jauzi egiteko zituzten zailtasun eta trabak gainditzeko asmoz. Honen aurretik baina, mendeetako borrokak ere izan dira, emakumeak dagokion lekua, gizonaren parekoa, gizarte honetan izan dezan, etab.

Xabier Rey Urmeneta "Antxo" euskal preso politikoaren heriotza dela eta Hondarribiko Sortuk elkarretaratzea antolatu du gaur 19:30etan San Pedro kalean. Salatu dezagun espainiar espetxe politika hiltzailea. Bada garaia, presoak kalera#!
Martxoak 8ari begira, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Abotsanitzek hitzaldi bat antolatzea pentsatu du.
Hitzaldia Martxoaren 6an Kultur Etxeko 103. aretoan izango da arratsaldeko 7etatik aurrera. Bertan, Nekane Jurado ekonomista, psikologo eta idazle katalandarrak bere azken liburuaren aurkezpena egingo du. "Lucharon contra la hidra del patriarcado: MUJERES LIBRES"
Emeki Elkarteak antolatutako Emakume Artistak erakusketan parte hartu nahi dutenek erakusteko materiala Arma Plaza Fundaziora eraman behar dute datorren astelehenean, hilaren 5a, 10:00etatik 13:00arte.