Hondarribiko udalak EH Bilduk aurkeztutako TTIParen aurkako mozioa onartu du
Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko Udalak gaur goizean egin duen Osoko Bilkuran, EH Bilduk aurkeztutako TTIP-aren aurkako mozioa eztabaidatu, eta EH Bildu, PSE eta H1eko bozei esker, onartu egin da. PPk aurkako botoa eman du eta EAJ abstenitu egin da (Irungo udalean baietz bozkatu zuen), ez omen da udalean eztabaidatu behar den gaia.
Zer da TTIP-a galdetuko du zenbaitek. TTIP (Trasatlantik Trade and Investment Partnership) euskaraz Europa eta Amerikako Estatu batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako hitzarmena da.


Sinadura bilketaren xedea: Hondarribiko bidegorri sarea lehenbailehen eta irizpide funtzionalez osatzea, herri osoan modu seguruan ibiltzeko eta ikastetxeetara patinetan edo bizikletaz gerturatzeko aukera emango lukeena, eta herria Irun eta Hendaiarekin lotuko lukeena.
Hondarribiko EH Bildu.- Gaur asteazkena, arratsaldeko 15:30etan EH Bilduk eskatuta Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkateak Gasteizko Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, berdintasunaren eta herritarren partaidetzaren batzordean agerraldia egingo du.


