Emakumeei zuzendutako biolentziaren kontrako nazioarteko egunaren aurrean, Hondarribiko Udalari zuzendutako EH Bilduren eskaera
Azaroak 25 dela eta, “Emakumeei zuzendutako biolentziaren kontrako nazioarteko eguna”, Euskal Herria Bildutik ezinbestekotzat jotzen dugu esparru politikoan zein herritarren artean eman beharreko adostasuna eta konpromisoa gauzatzea, biolentzia matxistarik gabeko bizitzaren espazio komunak lortu asmoz.

Hondarribiko EH Bildu.- Gaur asteazkena, arratsaldeko 15:30etan EH Bilduk eskatuta Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkateak Gasteizko Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, berdintasunaren eta herritarren partaidetzaren batzordean agerraldia egingo du.

Bihar, urriak 16, arratsaldeko 19.00etan Kutxabanken pribatizazioari buruzko hitzaldia prestatu du Hondarribiko EH Bilduk Zuloaga Etxean. Hizlariak EH Bilduko kide diren Jone Etxeberria eta Antton Izagirre izango dira.
Hondarribiko EH BIldu.- Hondarribiko EH BIldu prentsaurrekoa eskeini dugu Hirigintzako Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onarpenari jarri dizkiogun alegazioak azaltzeko. Alegazio hauen 10 puntutan xehatu ditugu: (amaieran, aurkeztutako alegazioa bere osotasunean lortzeko lotura aurkituko duzue)