Larunbatean denok Bilbora!
Datorren larunbatean, hilak 17, arratsaldeko 17:30etan, Bilboko Mirabilla kiroldegian, EH Bilduk kanpaina honetako mitin nagusia emango du. Bertan, besteak beste, Arnaldo Otegi eta hiru zerrendaburuak egongo direlarik. Mitinaren ondoren, musika kontzertua izango da.
- Gehiago irakurriLarunbatean denok Bilbora! -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Hondarribiko EH Bildu.- Aurreko astean egin zen Udal Osoko Bilkuran, EH Bilduk aurkeztu genuen Aniztasun eta Identidade Sexualen aldeko adierazpena onartu, eta ekainak 28an (bihar) Sexu Askatasunaren Nazioarteko egunaren kari, elkartasun keinu moduan, egun horretan Udaletxeko balkoian ortzadarraren bandera jartzea onartu zen.
Hondarribiko EH Bilduk bat egiten dugu Abotsanitzek Hondarribirako bidegorri sare seguru eta duin bat behar dugunaren aldarrikapenarekin.
Hondarribiko EH Bildu.- Kutxabank-en pribatizazioaren inguruan gertatu zena eta gertatzen ari denari buruz gehiago jakin dezagun, datorren ostiralerako hitzaldia antolatu dugu.
Hondarribiko EH Bildu.- Europako Batasunera sartu nahi duten pertsonen drama humanitarioa salatzeko eta Europako Batasuneko agintarien ankerkeria salatzeko hainbat herri eta hiriburutan egingo diren mobilizazioekin bat eginez, Hondarribian ere elkarretaratzea antolatu dugu datorren larunbaterako.
Hondarribiko EH Bildu.- Martxoaren 8aren karietara, Hondarribiko EH Bilduk ekintza egin du herriko kaleei emakume izenak ere jartzea aldarrikatzeko -gaur egun, bakarra baita-.