Hondarribiko EH Bildutik zuen bozka eman diguzuen herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Eskerrik asko, bihotzez, gure proiektuan sinistu eta Hondarribia herri parekideagoa, euskaldunagoa, justuagoa eta gardenagoa izateko babesa eman diguzuen herritar guztiei.
Hondarribiko EH Bildu.- Hauteskunde kanpaina behar den moduan bukatzeko afaria antolatu dugu datorren ostiralerako, maiatzak 22, Olagarro elkartean. Afaria, kanpaina bukaera gurekin ospatu nahi duen guztiari irekia dago, noski!
Afarirako apuntatzeko epea asteazken gauerarte utziko dugu zabalik, sukaldariek ostegunean egin behar baidituzte erosketak.
Hondarribiko EH Bildu.- Hauteskunde kanpainan zehar Hondarribiko auzo desberdinetako bizilagunekin elkartzen gabiltza. Alde batetik, auzoetako arazo zehatzen inguruko informazio elkartrukaketa egiteko, eta gure aldetik, auzoetarako ditugun proposamenak aurkezteko.
Solasaldiak lau auzotan antolatu ditugu: Mendelun, Puntalean, Alde Zaharrean eta Amuten.
Bihar, asteazkena, maiatzak 13, arratsaldeko 19:00 etan San Pedro kalean MITIN-a antolatu duteu. Ekitaldi garrantzitsua izango da, hizlariak EH Biduren alkategaia den Lore Erriondo eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko EH Bilduren hautagaia den Xabier Olano izango baitira.
- Maiatzak 12 asteartea, 19.30 etatik 20.30etara Mendeluko Zentro Sozialean, auzokideekin solasaldi-kolokioa.
- Maiatzak 13 asteazkena 19.00etatik 20.00etara Miting-a San Pedro kalean (Enbata eta Yolaberri tabernen arteko kalearen parean). Mitin honetan Xabier Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia ere izango da.
Hondarribiko EH Bildu.- Udal eta Foru hauteskundeen kanpaina barruan txirrinda martxa bat prestatu dugu datorren larunbaterako. Goizeko 11:00etan abiatuko gara Mendeluko Gibeleta auzotik eta Amute, Kosta, Muliate, Soroeta eta Portutik igaro ondoren Puntalean bukatuko dugu jai txiki eta pintxo banaketa batekin.
Txirrinda martxa honekin herriko bidegorri sarea hobetu eta zati berriak egin beharraren aldarria zabaldu bahi dugu.