Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) onartu du Hondarribiko Udalak
Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko udalak atzo burututako Osoko Bilkuran HAPOa onartu zuen. Agian, Hondarribiko EAJk onartu zuen esatea argiago legoke, berek bakarrik izan baitziren aldeko botoa eman zutenak. EH Bilduk eta AAk aurka bozkatu zuten, eta PSE eta PP abstenitu egin ziren.

Datorren astelehenean, hilak 29, arratsaldeko 18:30etan, Muara aretoan, EH Bildu biziberritzeko prozesuari buruzko foroa antolatu du Bidasoko EH Bilduk. 
Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko musika eskolaren jarraipena kolokan egon daiteke. Irakasleak azkeneko bi hilabeteetan ez dute lansaririk jaso, eta aurrera begira ere ez dago finantza baliabiderik. Zuzendaritzan gauza zikinak zeudela-eta, irakasleak esku-hartu eta zuzendaritza berria osatu dute, lehengoak kalera botaz.
Datorren ostegunean, martxoak 16; Hondarribiko EH Bilduk Goiener-Energia
Datorren ostegunean, martxoak 2, arratsaldeko 19:00etan kultur etxeko 103 gelan, BADIRA ZAKILA DUTEN NESKAK ETA BULBA DUTEN MUTILAK izenburupean hitzaldia antolatu du Hondarribiko EH Bilduk.
EH Bildu.- Duela bi aste eskualde honetako bi herrietako udalbatzek mankomunitateko estatutuen aldaketa onartu zuten bertako batzarrean udal talde guztien ordezkaritza egon zedin. Ezin dugu ahaztu hau legez berez hala izan behar zuela eta urteak pasa badira ere Irun eta Hondarribiko udal talde guztiek ordezkaritza edukitzea lortu da.