Hondarribiko alkatearen agerraldiari erantzuna
EH Bildu Hondarribia.- Abuztuaren 26an, astelehenarekin, Hondarribiko alkateak hedabideei jakinarazi zien irailaren 8ko alardeko ordutegiak aldatu beharko liratekeela bere iritziz. Horretarako, alkateak honakoa proposatzen du: elkarte zibil batek (Alarde Fundazioa) antolatzen duen gizonezkoen desfilea 7:55ean izatea, eta Jaizkibel Konpainiarena ondoren.
- Gehiago irakurriHondarribiko alkatearen agerraldiari erantzuna -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Hondarribiko EH Bilduk mila boto baino gehiago lortu ditu egin berri diren udal hauteskundeetan, 2015eko hauteskundeetan baino 187 boto gehiago. Aurreko legealdian lortutako bi zinegotzi ditu EH Bilduk. Alderdi jeltzaleak, zinegotzi bat galdu arren, erabateko gehiengoa lortu du berriro ere. Halere, aldaketa esanguratsua da Alderdi Popularrak zeukan zinegotzi bakarra galdu izana; jarrera hertsia eta oldarkorra berdintasunaren auzian ordezkaririk gabe geratu da. Hori, berez, berri ona da.