kirola

Euskara

Atletismoa hilabete honetan Emakumeok Zast!

Data: 
Ostirala, Apirila 19, 2024 - 10:00 -tik 12:00 -ra
Non: 
Plaiaundiko estadioa
Antolatzen du : 
Parean Elkartea eta Kera Elkartea

Emakumeok Zast Atletismoa

Parean Elkarteak eta Kera Elkarteak antolatuta, Emakumeok Zast! ekimenaren barruan, kirolera gerturatzeko eta elkar ezagutzeko konfidantza espazioa, hilabete honetan atletismora hurbilduko dira. Apirilaren 19an izango da, goizeko 10etatik eguerdira bitartean, Plaiaundiko estadioan, Bidasoa Atletiko taldearekin.

Hurrengo alkate eta kirol zinegotzi izango zareten horiei

imagen

Lur-Alai Squash Kluba.- Oraindik zuen izena ez dakigun arren, Irundarron ongizatearen alde, fede onez ekingo duzuela sinisten dugu. Zentzu honetan, urte gehiegiz luzatu den Artalekuko zaharberritzea eta bertako erabiltzaileek (klub, abonatu eta eguneko erabiltzaileak) dauzkaten espazio eta bestelako arazoak sortzen dizkien gatazkari behin betiko erantzun bat emateko asmoa izango duzuela sinistu nahi dugu.

Larreaundiko kirolaren eguna

Data: 
Asteartea, Azaroa 22, 2022 - 16:00 -tik 19:00 -ra
Non: 
Eguzkitza LH-HH eskolako patioan
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartea

Kirolaren eguna

Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartea.- Auzoko kirol elkarteekin batera (Lekaenea mahai tenisa, Balazta txirrindaren aldeko elkartea, Fylab) eta Eguzkitzako guraso elkartearekin elkarlananean, auzoan eskaintzen diren kirolak praktikatzeko eguna antolatu dugu: mahai tenisa, txirrindularitza, xakea, entrenamendu funtzionala eta bestelako kirolak probatu ahalko dituzte haur, gazte eta helduek.

Irungo EH Bilduk Kirolaren Plan Estrategikoa proposatu du, egungo udal politikei begirada integrala emateko

Ane Unanue, Oihana Briones, Jokin Melida

Irungo EH Bildu.- Kirolak Irunen duen garrantziaz jabetuta dago EH Bildu. Horregatik, Kirolaren Plan Estrategiko bat proposatu dute, egungo udal politikei begirada integrala emateko funtzioa beteko duena.

EH Bilduren ekimenez, Udalak ikerketa abiatu du eskola kirolean nesken parte hartzea indartzeko

Ane Unanue EH Bildu

EH Bildu.- Irailarekin batera irungo haur eta gazteek ikasturte berriari ekin diote. Hasierako egun hauek kurtso berri batek dakartzan erronka eta helburu berriak ezagutzeko uneak dira, eta horrekin batera eskolaz kanpoko jardueretan ere pentsatzen hastekoak.

RSS - kirola-rako harpidetza egin