Konzentrazioa eta asanblada informatiboa arratsalde honetan. Elkartasuna ez da delitua
IBAN GARTZIA, Maputxe herriarekin elkartasun lana burutzeagatik izan da atxilotua. Bertan, Maputxe hizkuntzan emititzen duen irrati bakarrarekin -Kimche Mapu irratia- elkarlana egin izanagatik, eta bizi duten errepresio egoera iraunkorra salatzeagatik. Hau da, jatorrizko herri bat den Maputxeen eskubideak defendatzeagatik, internazionalismoa praktikatu eta lan politikoa egiteagatik.





