Fermin Vila Irungo preso politikoaren senideei presoa ikustea oztopatu diete
Etxerat.- Joan den ostiralean Fermin Vila euskal preso politikoari espetxez aldatuko zutela jakinarazi zioten. Transitoan aurkitzen zen Valdemoroko (490 km) espetxean, Villenatik (Alacant). Ostiralean, ordura arte lekualdaketaz ez zekiten senideek bisita eske hots egin zuten eta horretaz informatu zituen kartzelak.

Apirilak 17a preso politikoen nazioarteko eguna da hain zuzen, egun esanguratsua da askatasunaren alde borrokan ari garen herri guztiontzat, baina baita elkartasun internazionalistaren baitan justizia eta askatasunaren alde dihardugunontzat ere.
Irun:
Txartelak, apirilak 14 arte, 20€tan Hazia eta Sunbillan salgai
Tomas Elgorriaga Kunze preso politiko hondarribiarra otsailan Parisen epaitu zuten. Epaiketan, Tomasen aurka irekita zeuden 4 auzipetzeak batu ziren eta 5 urteko zigorra ezarri diote, horietatik 3 ez ditu kunplitu behar eta Alemanian bete duen kondena balio dio, beraz, urte bat baino gutxigo espetxean bete behar du. Baina oraindik fiskalak 10 egun ditu errekurritzeko.
Ezker abertzaleak "espetxe guztietara bisitak" antolatu ditu otsailaren 20rako. Irun eta Hondarribia ere ari dira egitasmo hori prestatzen: Caceres-eko espetxera egingo dute bisita; Aitor Olaizola irundarra dago preso kartzela horretan.