Txanpik, oraindik, ezin du Irunera bueltatu
Jean Pierre Harokarene “Txanpi” otsailaren 17an aske geratu zen baina Hego Euskal Herrian bizitzea debekatu zioten. Kanporaketa errekurritu zuen Irungo preso politiko ohiak eta martxoaren 2an neurri hau berraztertu zen.
Martxoaren hasieran egindako epaiketaren ebazpena ezagutu da orain. Bertako epaileak berretsi du lehendik poliziak hartutako neurria, Txanpi estatu espainiarretik kanporatzearena alegia.
- Gehiago irakurriTxanpik, oraindik, ezin du Irunera bueltatu -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Ohar honen bidez Hondarribilo Sortuk honakoa adierazi nahi dugu:
Jean Pierre Harokarene “Txanpi”, Irungo euskal preso politikoa, bihar ostirala Soriako kartzelatik atera bezain pronto espainiar poliziak Biriatuko mugaraino eramango du frantses poliziaren esku uzteko.
● osteguna 16 elkarretaratzea, 20:00etan Kolon pasealekuan, poliziaren komisaldegiaren parean.