Fermo ostiralean Espainiara estraditatuko dute
Irungo preso politikoaren abokatuek ezagutarazi dutenez Fermin Vila ostiral hontan, hilak 20, Espainiara estraditatuko dute.
Egun berean, 19:00tan, Fermoren senitartekoak eta lagunek batzar informatiboa antolatu dute San Juan plazan.
- Gehiago irakurriFermo ostiralean Espainiara estraditatuko dute -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Datorren larunbatean, ekainak 14, arratsaldeko 16.00etan manifestazioa deitu dute Ipar Euskal Herriko 24 eragilek Baionan Giza Eskubideak, Konponbidea eta Bakea lemapean.
Atzo arratsaldean, San Juan plazan, 100 lagun bildu ziren "estradiziorik ez!- Fermo askatu!" lemapean Fermin Vilari elkartasuna adierazteko. Ostegunean, Beslfasteko epaitegi batek Irungo preso politikoa estatu espainolera estraditatzeko baimena eman zuen.
Gaur, hilak 8, Belfasteko epaitegi batean Fermin Vila Irungo preso politikoaren estradizioa onartu da.
Etxerat. Juan Jose Rego Vidal euskal preso politikoak garuneko isuria izan zuen pasa den otsailaren 23an. 75 urteko preso donostiarra, duela 2 urte eta erditik hona etxean preso zigorra betetzen ari da bihotzeko gaixotasun larria dela eta. Rego Vidalek 4 egun eman ditu Donostia Ospitalean ingresatua.
Atzo arratsaldean, San Juan plazan, "herriak ez du barkatuko" "Arkaitz gogoan zaitugu" lemapean hamarnaka lagunak Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren heriotza salatzeko bildu ziren. Arkaitz asteazken arratsaldean Cadizeko Puerto I espetxeko ziega batean hil zen.
Atzo Arkaitz Bellon Puerto I-en zegoen euskal preso politikoa hilik topatu zuten, dirudienez bihotzekoak jota, etxetik mila kilometro baino gehiagora.