Metroa gelditzeko manifestazioa larunbatean Donostian
Satorralaia bizilagunen mugimenduak metroaren pasantea gelditzeko manifestazioa deitu du Donostian datorren apirilak 1 larunbatean, eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuta. “METROAREN PASANTEARI EZ!” lelopean herritarrak mobilizatzeko deialdia egiten dugu beraz, hain zuzen ere hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori gelditzeko.
- Gehiago irakurriMetroa gelditzeko manifestazioa larunbatean Donostian -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Satorralaia bizilagunen mugimenduak ekintza ugari prestatu ditu martxoan, eta informazio eta salaketa ekimen horien buruan manifestazioa egingo da apirilaren 1ean Donostian, “METROAREN PASANTEARI EZ!” lemapean.
Donostiako metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak Jaurlaritzak 2017rako aurrekontuen proiektuan obra hau hasteko 4’7 milioi euroko diru-partida bat sartu duela salatzen du –beste 177 milioi konpometatzen ditu datozen lau urteetarako.
Joan den azaroaren 16ean, hainbat herri mugimenduko 200 lagun inguruk elkarretaratzea egin genuen Donostiako Udaletxearen Alderdi Ederreko terrazaren ondan, hain zuzen ere egun hartan Donostiako udaletxean “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”aren hasiera ekitaldia zela eta.
Donostiako Metro pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak kale antzerki ekintza umoretsua egin zuen atzo Easo Plazan EuskoTrenen geltokiaren aurrean. Goizeko 11etatik eguerdiko 2etara, Topoaren bidaiariei harrera egin eta Metro-Pasanterik gabe hiri-erdialdera iritsi zen “200.000.000.