Hainbat taldek protesta-kontzentrazioa egingo dute asteazkenean Donostian “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian
Hainbat taldek eta herri mugimenduk protesta-kontzentrazioa egingo dute datorren asteazkenean, arratsaldeko 6’30etan Donostiako udaletxearen aurrean, hain zuzen ere egunotan Donostian egingo den “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”ren hasiera ekitaldian ozenki adierazi nahi dugulako ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria “De

Azaroak 16 asteazkenean, arratsaldeko 6’30etan, Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea deitu du “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Donostiako udaletxean egingo den hasiera ekitaldian, hain zuzen ere instituzioek Metroaren pasantearen inguruko eztabaidan eta erabakietan herritarren parte-hartzea sustatzeko inolako borondaterik ez dutela salatzeko. “NON DA PARTE-HARTZEA?
Datorren azaroak 8 asteartean, Donostiako zenbait bizilagunen artean mahai ingurua egingo da, Koldo Mitxelenan arratsaldeko 7etan. Mahai inguruaren izenburua eta partehartzaileak honako hauek izango dira:
Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak ezezkoa eman dio Donostian Metroaren pasanteari buruz herri galdeketa bat egiteko Satorralaia bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin aurkezturiko eskaerari.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak prentsaurrekoa eman zuten Donostian, Metroaren Pasantearen obrak burutzeko helburuarekin Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak okupatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera dela eta, azken egunotan Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialean aurkeztu diren alegazioen berri emateko.
Metroa gelditzeko Satorralaia Donostiako Bizilagunen mugimendua.- Atzo Kontxako estropaden lehenengo egunean Metroa gelditzea eskatzeko ekintza egin dute hamarnaka lagunek.
Donostian metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolaturik, Alemaniako STUTTGART XXI mugimenduko kideek hitzaldia emango dute uztailak 19 asteartean, arratsaldeko 7etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean.