8.916 donostiarrek sinatu dute Metroaren “pasantea” gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko eskaera
“Satorralaia” bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinadura entregatu ditu gaur Gipuzkoako Diputazioan, Donostiako Metro “pasantea”ren edo igarobidearen auzian herri galdeketa bat egin dadin eskatzeko. Sinadura horiek, halaber, Eusko Jaurlaritzari zuzenduko dizkiogu, egitasmo hori geldiaraztea eta Donostiak behar duen garraio ereduaren inguruan erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzea eskatzeko.

Satorralaia Bizilagunen mugimendua.- Sarorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, manifestazio jendetsua egin da larunbat egurdian Donostiako kaleetan, Metroa Gelditu, herriari galdetu / STOP pasante del metro, consulta popular lelopean.
Gizarteko arlo ezberdinetan (kultura, kazetaritza, unibertsitatea…) aritzen diren 70 pertsonalitatek Donostiako metroaren proiektua geldiaratzea eskatzen duen Manifestua izenpetu dute.
Satorralaia.- Donostian metroaren priuiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute larunbatean harmarnaka lagunek Kontxako hondartzan. Eguerdiko 14'30etan bildu eta Metroaren proiektuak Kontxako hondartzaren azpian egiten duen 300 metroko ibilbidea bertan irudikatu edo bistaratu dugu, azpiegitura honen aberrazioaz ohartarazteko.
Donostian Metroaren proiektua gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak aste honetan honako bi ekintza hauetan parte hartzeko dei egiten die herritar guztiei, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori geldiaraztea eskatzeko:
Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Donostian Metroaren proiektua gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak datozen asteetan hainbat ekimen antolatu ditu, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori geldiaraztea eskatzeko.