STOP Kaleatzeak

Euskara

DONOSTIAKO KALERATZEAK PLATAFORMAK eta GIPUZKOAKO IRPH STOP ELKARTEAK lokalik gabe Donostiako udaletxean uztea salatzen dute

fotoDONOSTIAKO KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS PLATAFORMAK  eta GIPUZKOAKO IRPH STOP ELKARTEAK kontzentrazioa ospatu dugu gaur udaletxeak pasa den astean bat-batean eta aurrez abisatu gabe Bulebarreko azpialdean dagoen lokala hustutzeko hartu zuen erabakia salatzeko eta udal gobernu berriari lokal honen erabilera gurea bezalako erakunde sozial ezberdinei euren jarduerak modu egokian aurrera eraman ahal izateko biltegi moduan erabiltzen jarraitu ahal izan dezatela exijitzeko.  

STOP Kaleratze salaketak Erkoreka-ren adierazpenak eta erabiltzeari utz diezaiola eskatzen du gezurra hauteskunde-tresna bezala

stopd001ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS plataformek Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak Euskadiko Etxebizitza Lege Proiektuaren inguruan ETBn egindako adierazpen alarmista, demagogiko eta erabat faltsuak salatu nahi dituzte ohar honen bidez.

PSE-ren hauteskunde propagandaren aurrean

logo

KALERATZEEI STOP DESAHUCIOS BIDASOA.- Kaleratzeei Stop Desahucios Bidasoatik, Jose antonio Santano eta errepresentatzen duen Irungo PSE-ko alderdiak, hurrengo hauteskudeei begira, iragarki elektoralean egiten dituen konpromezuek sortzen digun haserrea publikoki salatu nahi dugu.

Propaganda honen zortzigarren puntuan, hain zuzen, kaleraketak geldiarazi dituela baieztatzeaz gain, Irunen aholkularitza bulego berritzaile bat sortu duela dio, kaleraketak gaitzetsi eta emergentzia sozial honen arazoe eragindako pertsonei arreta emateko.

Villalabeitiaren soldata iraingarria da

fotoKaleratzeak STOP eta IRPH STOP elkarteen ustez Kutxabankeko presidentearen soldata iraingarria da

“Nor izan den” galdetu eta kontrol publiko eta soziala exijitzen dute

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek Kutxabankeko presidente den Gregrio Villalabeitiak soldata %73 igo eta 800.000 euro irabaztea guztiz onartezina dela uste dute. Soldata iraingarria da fede oneko zordunekin guztiz gupidagabea den entitate batetan, etxebizitza ordainetan hartu eta alokairu soziala sistematikoki baztertu eta erakunde publiko eta epaitegietatik jasotako deiei entzungor eginda IRPH indizea aplikatzen jarraitzen duen banketxe batetan hain zuzen ere.

Abenduaren 20an, pobreziaren aurkako manifestazioa

Data: 
Larunbata, Abendua 20, 2014 - 12:00 -tik Igandea, Abendua 21, 2014 - 11:55 -ra
Non: 
Boulevard, Donostia
Antolatzen du : 
Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop plataformek, Donostiako Zero Pobrezia, Duintasuna, GEPE eta Donostiako koordinadora feminista

foto

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop plataformek, Donostiako Zero Pobrezia, Duintasuna, GEPE eta Donostiako koordinadora feministarekin batera, agerraldia egin dugu gaur, urtero legez pobreziaren aurka abenduan egingo dugun manifestazioa aurkezteko. Aurten abenduaren 20an izango da, 12tan Donostiako bulebarretik abiatuta.

Orriak

RSS - STOP Kaleatzeak-rako harpidetza egin